Elhuyar hiztegien bloga

Gero eta erabiltzaile gehiago

tweet facebook

Last update on 2015 Uzt 27.

Egunez egun, gero eta jende gehiagok kontsultatzen ditu Elhuyar hiztegiak sarean, eta pozik gaude benetan.

Eskerrik asko2015eko lehen sei hilabeteetako datuak aztertu ditugu, eta % 6,85 egin du gora erabiltzaile-kopuruak, iazko epe bereko datuen aldean.

Batez beste, hilean 45.000 erabiltzailetik gora ditu Elhuyar hiztegien webguneak.

Oraindik ere, ordenagailu bidez kontsultatzen dituzte hiztegiak gehienek, baina gero eta gehiago dira kontsultak mugikorretik edo tabletatik egiten dituzten erabiltzaileak.

Eta gero eta gehiago dira, halaber, azken aldaketak kontsultatzen dituztenak. Baita iruzkinak egiteko aukera baliatzen dutenak ere.

 Eskerrik asko denei, eta, batez ere, iruzkinak eginez gure hiztegiak hobetzen laguntzen digutenei.

Aurrerantzean, @ElhuyarHizk

tweet facebook

Last update on 2015 Eka 10.

Sare sozialen garai hauetan, Elhuyar ere ari da bere bidea egiten. Twitterren, hizkuntza-kontuez jarduteko, bi kontu erabili ditugu orain arte, @Elhuyarhiztegia eta @ElhuyarItzulpen, eta 5.000 txiotik gora bota ditugu. Orain, indarrak batzea pentsatu dugu, are zerbitzu osoagoa emateko.

Aurrerantzean, @ElhuyarHizk (Elhuyar Hizkuntza) kontutik botako ditugu hizkuntzarekin lotutako txio guztiak. Orain arte bezala, hitzak, itzulpenak, zuzenketak, trebakuntza... izango ditugu txiokatzeko gai; azken batean, hizkuntza.

@ElhuyarItzulpen-en jarraitzaile bazinen, ez duzu ezer egin beharrik; @ElhuyarHizk-en jarraitzaile zara dagoeneko. @Elhuyarhiztegia-ren jarraitzaile bai baina @ElhuyarItzulpen-en jarraitzaile ez bazinen, jarraitu @ElhuyarHizk-i, eta gogoratu gure aipamenik egin nahi izanez gero izen berria erabili behar duzula: @ElhuyarHizk ...

-EKIKO izenlagunaren aldeko aldarria

tweet facebook

Last update on 2015 Eka 3.

Ahaztuxea dugu, edo baztertuxea, edo nahita zokoratua. Eta ez dakit zergatik. Horregatik egin nahi dut gaur aldarri -EKIKO izenlagunaren alde.
Gaia kokatzeko, ikus dezagun zer esaten duten bi estilo-liburu ezagunek.

Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (Patxi Petrirena, Ikasmaterialen Aholku Batzordea, 2011), 172. or.

-ekiko, izenlagun eta batzuetan adizlagun


Gehienbat izenlagunak sortu ditu, oraintsu artean (...). Murritzagoa, eta Hegoaldera mugatua, izan du adizlagun-erabilera (...)

elkarrekiko solasak
lagunekiko harremanak
Estatu Batuek Libiarekiko harremanak eten dituzte
Jainkoarekiko ekinbidea
(...)

Izenlagun denean ere, -ekiko erabiltzeaz gain beste aukeraren bat dagoen pentsatzea komeni da: testuinguruaren arabera, bata edo bestea izan daiteke egokiago:

a. Lege-sistemarekiko mesfidantzaren...
b. Lege-sistemari ...

Jolastuz euskarazko hiztegia aberasteko aplikazioak

tweet facebook

Last update on 2015 Mai 18.

HITZMIX izeneko 5 aplikazio garatu ditu Elhuyarrek tabletetarako. Joko hauei esker, zure hiztegia aberasteko eta zifrekin jolasean aritzeko aukera izango duzu.
Joko guztiak ordainpekoak dira, eta Android eta iPad-erako egokituak. Google Playn eta App Storen eskuratu daitezke.
Dena dela, Elhuyarrek aplikazio bakoitzeko ale bat zozketatuko du Elhuyar hiztegien webgunean erregistratuta daudenen artean. Maiatzaren 22an egingo dugu zozketa, eta maiatzaren 25ean jakinaraziko ditugu saridunen izenak.

Zozketan parte hartzeko aukerarik ez dutenek aplikazio bakoitzaren deskribapenaren azpian aurkituko dituzte erosteko estekak.

HITZMIX Hitz-pasa
Asmatu hitza zein den! Definizioa eta lehen letra emango dizkizu aplikazioak, eta, ezkutuko letrak zein diren asmatuz, euskarazko hitza osatu ...

Eskerrik asko guztioi!

tweet facebook

Last update on 2014 Abe 4.

#esanHitza erronkaren biharamunean eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi. Hasieran jarritako helburua lortu ez dugun arren, orain, 16.000 euskarazko hitz baino gehiago daude entzungai gure hiztegian eta Forvon; harro egoteko moduko kopurua.

Euskararen Eguna pasa bada ere, eguneroko erronkak jarraitzen du, 365 egun ditugu euskararentzat lanean jarraitzeko. Beraz, segi ahoskatzen eta #esanHitza!

Mila esker euskarari sarean lekua egiten lagundu duzuenoi.

Hartu parte #esanHitza erronkan

tweet facebook

Last update on 2014 Aza 6.

Baietz abenduaren 3rako euskarazko 20.000 hitzen ahoskera lortu sarean!

Ba bai, oraingo honetan erronka batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu: baietz abenduaren 3rako, Euskararen Egunerako, sarean euskarazko 20.000 hitzen ahoskera lortu!

Elhuyar hiztegien eta Forvoren webguneek sortu dute #esanHitza erronka. Euskarazko ahoskerak biltzea du helburu, modu horretan Interneten euskara gehiago entzuteko.

Nola hartu parte

 Gaur egun, Elhuyar hiztegien webgunean bertako hitzen ahoskera entzun dezakezu, Forvori esker. Aukera hori oso lagungarria da euskara ikasten ari direnentzat... baina hitz guztiak ez daude entzuteko moduan.

Hartuko duzu parte #esanHitza erronkan? Bi modu daude parte hartzeko, eta bideo bana egin dugu azaltzeko: hiztegien ...

Urtebete pasatxo

tweet facebook

Last update on 2014 Aza 3.

Urtebete pasatxo igaro da Elhuyar Hiztegiak webgune berri hau abian jarri genuenetik, eta pozarren gaude izan duen harreragatik, 10 milioi hiztegi-kontsultatik gora egin baitira webgunean. Ez da kopuru makala lehen urterako.

Blogean argitaratutako lehen sarreran esan genuen azken urteotan euskararen zein gaztelaniaren lexikoan izan diren berrikuntzak jasotzen zituztela euskara-gaztelania/castellano-vasco edizio berriek, eta horrek une oro egia izaten jarrai dezan ahalegindu gara azken urte honetan ere. Horren erakusgarri dira hiztegian sartu ditugun 300 hitz berriak. Sarrera berri horien artean denetarik dugu. Batzuk teknologia berrien eta sare sozialen garapenak ekarritako hitz berriak dira; esaterako, autoargazki/autofoto, birbidali/reenviar... Beste batzuk aldiz ...

Araban bagare, Gipuzkun bagera..., baita ere Lapurdi ta Nafarran

tweet facebook

Last update on 2014 Mar 27.

Ezaguna da abesti hau: Araban bagare, Gipuzkun bagera, Xiberun bagire, ta Bizkaian bagara, baita ere Lapurdi ta Nafarran. Baina ez nator ni abestiaz hitz egitera, abestian bertan ageri den baita ereri buruz jardutera baizik. Ereren erabilera gorabeheratsuan beste atal bat behar baitu baita erek.

Lehengoan honakoa entzun nuen irratian: “Eguraldi nahasia bihar eta asteburuan baita ere”. Belarrian min egin zidan. Azken horrek belarrian min egin, eta abestikoak, aldiz, ez.

Euskaltzaindia, Euskaltzaindiaren Hiztegian ereri ematen dion bigarren adieran, aditza ezabaturik duten esaldietako agerpenez ari da, eta bai edo ezen laguntza behar duela zehazten du [Hiztegiko ...

Demokrazia "parte-hartzailea" izan daiteke?

tweet facebook

Last update on 2014 Urt 30.

Hori da azkenaldian zabaltzen ari den terminoa herritarrek zuzenean parte hartzeko aukera ematen duen demokrazia-mota adierazteko. Demokrazia "ordezkatzailea" kontrajartzen zaio, herritarrak ordezkatzen dituena, baina haiek zuzenean parte hartu gabe. Egia esan, inguruan ditugun demokraziak ezagututa, ez du ematen demokrazia "parte-hartzaile" askorik dagoenik.

Baina hau ez da sistema politikoez jarduteko bloga. Zertara dator hori dena, orduan? Niri behintzat, parte-hartzaile izenondotzat horrelako adieran erabilita irakurri nuen aurrenekoan, zerbaitek berehala eman zidan atentzioa. Eta ez da –tzaile atzizkidunak berez izenak direla, eta batzuek zalantzan jarri dutela izenondotzat erabil daitezkeen. Hori gaindituta dago, nire ustez (Hiztegi Batuan bertan, isolatzaile izenondoa dugu). Neure buruari galdetu ...

Adibidez

tweet facebook

Last update on 2013 Abe 20.

Adibideak aipatzeko testu-antolatzaile tipikoa dugu adibidez. Pello Esnalek, Testu-antolatzaileak, erabilera estrategikoa liburuan, “operatzaile argudiozko” direlakoen sailean sartzen du, beste hauekin batera: esate baterako, esaterako, konparazione, kasu.

Nik, hemen, adibidez hitzaren inguruko puntuazioan kontuan hartu beharreko gauza bat nahi nuke iruzkindu, hasieratik zehazturik horretan bestelakoa dela hala nola, adibide honek erakusten duenez: «Etxepareren hizkera euskalaririk gehienek ukitu dute, hala nola Stempf-ek, Schuchardt-ek eta, inork baino barrenkiago, René Lafonek». Adibidea Koldo Mitxelenarena da, Euskaltzaindiak Euskaltzaindiaren Hiztegiko hala nola sarreran jasoa.                         

Gauza jakina da aurretik nahiz atzetik joan daitekeela adibidez; hots, adibidetzat ematen den hitzaren (edo perpausaren) aurretik nahiz atzetik: batzuetan «adibidez ...