Elhuyar Hiztegia
#ElhuyarrenGomendioak

Pribatutasun-politika*

Pribatutasun-politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN-POLITIKA”) arautzen ditu, oro har, ELHUYAR FUNDAZIOA (aurrerantzean, “ERAKUNDEA”) egiten duen datu pertsonalen bilketa eta tratamendua. (I) Datu pertsonal horiek zuk ematen dizkiguzu, hiztegiak.elhuyar.eus domeinu-izenaren bidez sarbidea duen webgunearen erabiltzaile zaren aldetik (aurrerantzean, “WEBGUNEA”), barne direla (i) WEBGUNEAREN bidez une bakoitzean eskuragarri dauden zerbitzuak eta (ii) orain behar bezala identifikatuko diren beste sistema batzuen bidez bildutako beste datu batzuk. Horretaz guztiaz gainera, kontuan hartzekoak dira atal, formulario edo webguneko zerbitzu batzuetan jasotako berariazko aurreikuspenak, zeinen bidez informazioa ematen baitzaizu, eta, hala dagokionean, onespena eskatu

Lege-, jurisprudentzia- edo administrazio-eskakizun berriei eta WEBGUNEAREN bidez une bakoitzean gauzatuko diren jarduerei erantzuteko, PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatzeko eskubidea du ERAKUNDEAK, betiere zure eskubideak eta interesak une oro kontuan izanda.

Dena den, bere PRIBATUTASUN-POLITIKAN sartzeko baliabide tekniko guztiak emango dizkizu ERAKUNDEAK, datuak babesteko araudian jasotzen diren informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.

1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna ELHUYAR FUNDAZIOA da (Helbidea: Zelai Haundi 3, Osinalde industrialdea, Usurbil, Gipuzkoa. Gipuzkoako Merkataritza-Erregistroan inskribatua 1.972 liburukia, 69 folioa, SS-21.026 orrian eta IFK: B20779161).

PRIBATUTASUN-POLITIKARI edo zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan goian adierazitako helbidean edo helbide elektroniko honetan: datuensegurtasuna@elhuyar.eus

2. Nola lortu ditugu zure datuak?

ERAKUNDEAn tratatzen ditugun datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditugu: (i) WEBGUNEAN edo beste kanal batzuetan nabigatzen ari zarela betetzen dituzun formularioen bidez (WEBGUNEAREN erabiltzaile moduan erregistratzen zarenean –halakorik badago–, harremanetarako formularioetan, lehiaketetan izena emateko formularioetan, ERAKUNDEAK antolatutako ekitaldietan, lan-eskaintzetako edo hautaketa-prozesuetako formularioetan eta abar); (ii) kontsultako mezu elektronikoen bidez; edo (iii) behar bezala identifikatutako beste sistema batzuen bidez (hala nola gure instalazioetako bideozaintza-sistemaren bidez).

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak baldin badira, ziurtatzen duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKA jakinarazi diozula, eta haren baimena jaso duzula ERAKUNDEAri datuok emateko, aurrerago zehazten diren helburuetarako.

Horretaz gainera, jakinarazten dizugu zure sare sozialetako datuak ere balia ditzakegula ERAKUNDEAk sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzean zehaztutako baldintzetan.

3. Zer motatako datuak tratatzen ditugu?

ERAKUNDEAn tratatzen ditugun datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditugu: WEBGUNEAN nabigatzen ari zarela bete dituzun formularioen bidez, posta elektroniko bidez ERAKUNDEAk sare sozialetan dituen profilen bidez edo beste bideren bat erabiliz.

Zehazki, ERAKUNDEAk kategoria hauetako datuak tratatzen ditu:

  • Harremanetarako datu identifikatzaileak (izena, abizenak, NAN zenbakia, postako helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa...).
  • Bankuko datuak eta transakzio ekonomikoei buruzkoak.
  • Identifikazio-kodeak eta -pasahitzak, hala nola WEBGUNEKO erabiltzaile erregistratua.
  • Interneteko nabigazio-datuak (IP helbidea, webguneetako bisitak, wifi-sareetarako konexioak...).
  • ERAKUNDEAk antolatutako lehiaketa, ekitaldi edo jardueren testuinguruan hartutako irudiak.

4. Zer helbururekin eta zer legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:

  • WEBGUNEAREN erabiltzaile gisa zure erregistroa kudeatzea eta izapidetzea, posible denean.
  • ERAKUNDEAk WEBGUNEAREN bidez zure eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuen erabilera kudeatzea, barne direla blogeko zerbitzuak, sare sozialetakoak edo WEBGUNEAREN bidez eskura daitezkeen beste funtzioak.
  • ERAKUNDEAren produktuen edo zerbitzuen kontratazioa izapidetzea eta kudeatzea (kontratazio hori WEBGUNEAREN bidez nahiz beste edozein modutara egiten dela ere), produktu horien bidalketa izapidetzea, eta, oro har, gure produktu eta zerbitzuen hartzaile zaren aldetik, gurekiko harremana mantentzea, kudeatzea eta kontratuzko harremana kontrolatzea.
  • WEBGUNEAREN edo posta elektronikoaren bidez egindako informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea.
  • Bide elektronikoak edo bestelakoak erabiliz, ELHUYAR FUNDAZIOAren edo taldeko beste entitate batzuen komunikazio komertzialak eta publizitatea bidaltzea (betiere entitateak ongi identifikatuta badaude www.elhuyar.eus webgunean), haien produktu, zerbitzu, eskaintza eta sustapenei buruz, bai eta entitate horiei buruzko bestelako informazio garrantzitsua ere, betiere zuk horretarako baimena eman baldin baduzu.
  • “Newsletter” edo antzeko zerbitzuetarako harpidetza eta harekin lotutako komunikazio elektronikoen bidalketa kudeatzea, betiere zuk horretarako baimena eman baldin baduzu.
  • ERAKUNDEAK antolatzen dituen eta zure borondatez parte hartzen duzun lehiaketa, jarduera eta ekitaldietako parte-hartzea kudeatzea.
  • ERAKUNDEAK antolatutako lehiaketa, jarduera eta ekitaldiak zabaldu eta kudeatzea, horretarako baimena eman baduzu.

Datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotakoarekin bat, hauek dira ERAKUNDEAK zure datu pertsonalak tratatzeko oinarriak: (i) zure baimena, zeina zure borondatez emandako datuok jasotzeko WEBGUNEAN erabilitako mekanismoen bidez datuak jasotzean eman baitzenuen; (ii) gurekiko harremana, gure produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko; edo (iii) ERAKUNDEAren interes legitimoa, gure instalazioetako bideozaintza-sistemei eta hark legitimatutako beste tratamendu batzuei dagokienez.

Tratamenduaren oinarria zure baimena denean, edozein unetan eta doan ezezta dezakezu, 7 atalean zehazten den moduan.

5. Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Hirugarren hauei jakinarazi ahal izango dizkiegu zure datuak:

  • Administrazio eta erakunde publikoei, ERAKUNDEAk erakunde horiei datuak jakinarazteko betebeharra duenean.
  • ERAKUNDEA parte den enpresa-taldearen barneko entitateei (betiere entitateak ongi identifikatuta badaude www.elhuyar.eus webgunean), helburu hauetarako: zure eskaerei eta kontsultei erantzuteko, edo entitate horiei edo haien jarduera eta produktuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzeko, betiere zure baimena baldin badugu.
  • Zure baimena baldin badugu, ERAKUNDEArekin kolaboratzen duten entitateei, ERAKUNDEArekin batera beren kanaletan antolatzen dituzten lehiaketa, ekitaldi eta jardueren berri emateko. Datuak emateko unean, zein entitateri emango zaizkion jakinaraziko da.

Zure datuen nazioarteko transferentziarik ez da aurreikusten.

6. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, baimena ezeztatzen duzun bitartean edo ezabatzeko eskatzen duzun bitartean gordeko ditugu, bai eta ERAKUNDEAren legezko obligazioak betetzeko beharrezkoa den denboran ere.

Dena den, bere esku dituen datu pertsonalak ezabatzeko epeak kontrolatzeko barne-politikak ditu martxan ERAKUNDEAk; beraz, litekeena da jaso ziren helbururako beharrezkoak edo egokiak ez direnean ezabatzea.

7. Zer eskubide dituzu?

Datuak babesteko araudiak zure datu pertsonalen gaineko eskubide hauek aitortzen ditu. Tratamenduak irauten duen bitartean gauzatu ahal izango dituzu. Eskubidea duzu:

  • Datuetara sartzeko: datuetara sartzeko eskubidea duzu, jakiteko zer datu pertsonal ari garen tratatzen.
  • Datuak zuzendu edo ezaba ditzagun eskatzeko: Egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu tratatzen ari garen eta zuzenak ez diren datuak aldatzeko; eta ezabatzeko ere eska dezakezu, esate baterako datuak dagoeneko ez direnean beharrezkoak haiek eskatu ziren helburuetarako.
  • Datuen tratamendua mugatu dezagun eskatzeko: Egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo haietatik babesteko bakarrik gordeko ditugu, datuak babesteari dagokionez aplikatzekoa den araudiak ezarritakoari jarraikiz.
  • Datuak eramateko: Egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri dagozkizun eta guri eman dizkiguzun datuak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jaso eta beste tratamendu-arduradun bati emateko.
  • Zure datuak tratatzeari uko egiteko: Egoera jakin batzuetan, eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiak direla medio, eskubidea duzu zure datuak tratatzeari uko egiteko. Kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, kasu hauetan izan ezik: premiazko arrazoi legitimoren bat badago, edo erreklamazioak aurkeztu edo haietatik babestu behar badugu.

Emandako baimena edozein unetan atzera botatzeko eskubidea duzu, baina horrek ez dio eragiten baimena atzera bota aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.

Eskubide horiek baliatzeko, idatzizko eskaera bat bidali behar zaio ERAKUNDEAri 1 atalean adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna@elhuyar.eus.

Zure eskubideak baliatzean gogobetetzen ez bazara, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu datuak babesteko agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia). Harekin harremanetan jartzeko, ikusi webgunea: www.aepd.es.

8. Segurtasun-neurriak

ERAKUNDEAk konpromisoa hartzen du konfidentzialtasun osoz eta sekretu-betebeharra betez tratatzeko erabiltzailearen datu pertsonalak, datuak babesteko araudian ezartzen denarekin bat. Horretarako, behar diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko ditu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanik.

9. Cookie-politika

Halaber, jakinarazten dizugu ERAKUNDEAk cookie-politika bat ere baduela. Esteka honetan dago eskuragarri.