Elhuyar Hiztegia

aitak ≠ gurasoak

Gurasoak eta aitak hitzak ez dira sinonimoak, eta ez dira trukagarriak testuinguru gehienetan.

aiten elkarteak antolatu du (aitaz osatutako elkartea; beraz, denak gizonezkoak)

gurasoen elkarteak antolatu du (amaz eta aitaz osatutako elkartea; beraz, emakumezkoak eta gizonezkoak)

Guraso hitzak, pluralean erabiltzen dugunean (gurasoak), bi pertsona hartzen ditu barnean: aita eta ama, bi ama edo bi aita; aitak esatean, ordea, gizonezkoei bakarrik egiten zaie erreferentzia. Bestalde, guraso hitza pluralean erabiltzen da gehienetan, baina singularrean ere erabil daiteke, aita edo ama bat adierazteko.

Antzeko arazoa gertatzen da kasu hauetan: aitonak/aitona-amonak, jaunak/jaun-andreak, osabak/osaba-izebak, anaiak/anai-arrebak, erregeak/ errege-erreginak.

Zure aitonak etorri dira (bi aitona, gizonezkoak)
Zure aitona-amonak etorri dira (aitona eta amona)

Anaiak etorri dira (bi edo gehiago, gizonezkoak)
Anai-arrebak etorri dira (bi edo gehiago, emakumezkoak eta gizonezkoak)

Semeak aski haziak dituzte (bi edo gehiago, gizonezkoak)
Seme-alabak aski haziak dituzte (bi edo gehiago, emakumezkoak eta gizonezkoak)

Beraz, baztertzekoa da generikoetan erreferentzia maskulinoa soilik erabiltzea (gaztelaniaren eraginagatik).

Informazio gehiagorako: Euskara Batuaren Eskuliburua

#ElhuyarrenGomendioak

Gomendio-zerrenda

Hitz-jolasa