
Zer da biltegiratzea? Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, adiera bakarra du: «biltegi batean gordetzea».
RAEren Diccionario de la Lengua Españolaren arabera, ordea, almacenar hitzak bi adiera nagusi ditu:
Hala, biltegiratu lehenengoari soilik dagokio, eta gaztelaniaz almacenar den guztia euskaraz ez da biltegiratu. Azken urteetan, ordea, itzulpenetan, almacenar = biltegiratu ordaina automatikoki erabiltzen hasi gara, eta ez da egokia. Erabilera oker nabarmena da honelakoetan:
Kontuz ibili beharra dago informazio pertsonala mugikorrean *biltegiratzean.
gorde: euskaraz, informazioa, datuak eta beste gorde egiten ditugu. Adibidez:
Dokumentu bat idaztean, komeni da aldian-aldian gordetzea, egindako lana ez galtzeko.
Substantzia toxiko batzuk gibelean *biltegiratzen dira.
metatu: euskaraz, energia (elektrikoa, beroa, etab.) metatu egiten da, baita, besteak beste, substantziak gorputzean ere. Adibidez:
Lipidoak larruazalaren azpian metatzen dira.
Plaka fotovoltaikoetan sortzen den energia elektrikoa metagailuetara doa, behar denean erabiltzeko. Eguzki-energia termikoa, berriz, normalean ez da metatzen, ura berotzeko erabiltzen da zuzenean.
Fabrikatzaileak ekoitzi berri dituen bateriak hutsik biltegiratu ditu, eta bezeroari bidali aurretik metatuko du energia haietan.
Katagorriak hasi dira datorren negurako urrak *biltegiratzen.
bildu: datuak, liburuak, informazioa… bildu egiten dira. Adibidez
Iaz bildu zituztenak azkenetan daude honezkero.
Elhuyar Hiztegian honela ageri dira bi adierak:
Ordainak ondo aukeratzeko, erabili hiztegia.