Elhuyar Hiztegia

balio ≠ balore

 

Trukagarriak izango balira bezala erabiltzen dira askotan, baina adiera desberdinak dituzte. Balore askoz mugatuagoa da balio baino. Elhuyar Hiztegian, baliok zazpi adiera ditu; balorek, berriz, bi bakarrik.

Baloreren bi adierak hauek dira:

  • Lagunartean, kemena eta adorea adierazi ditzake: hori egiteko balorerik ez duzu izan
  • Ekonomian termino moduan: balore-burtsa

Baliok berriz, prezioarekin lotutakoak ez ezik, etikarekin eta garrantziarekin lotutako adierak ere baditu.

Beraz, askotan ikusten diren hauek, ez dira zuzenak:

42 mila milioiren balorea du (42 mila milioiren balioa du)

proiektuak gure baloreekin bat egiten du  (proiektuak gure balioekin bat egiten du)

literatura lan baten balorea (literatura lan baten balioa)

balore kalorikoa  (balio kalorikoa)

Balio eta balore gure hiztegian:

Balio: https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/balio

Balore: https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/balore

#ElhuyarrenGomendioak

Gomendio-zerrenda

Hitz-jolasa