Elhuyar Hiztegia

Baliokideak al dira «-tzat» eta «-tzako» atzizkiak?


Euskaraz sarri sortzen den zalantza da: amarentzat edo amarentzako? Biak dira zuzenak, baina funtzio desberdinak izan ohi dituzte.
«-tzat» eta «-tzako» atzizkien arteko bereizketa kategoria sintaktikoen arabera azaldu izan da.

Batetik, «-tzat» atzizkia adizlagun gisa erabiltzen da, normalean hartzailea edo onuraduna adierazteko:

  • Amarentzat prestatu dut afaria.
  • Gurasoentzat antolatu dute bilera.

Bestetik, «-tzako» atzizkia izenlagun moduan agertzen da, izenaren aurretik, zehaztapen gisa:

  • Amarentzako afaria prest dago.
  • Gurasoentzako bilera arratsaldean izango da.

Dena dela, esan behar da oso hedatua dagoela «-tzako» atzizkia adizlagun gisa erabiltzea euskalki batzuetan:

  • Amarentzako prestatu dut afaria. 
  • Gurasoentzako antolatu dute bilera.

Azkenik, euskalki batzuetan «-dako» atzizkia ere erabiltzen da bi funtzioetarako:

  • Amarendako prestatu dut afaria.
  • Amarendako afaria prest dago.

Erabilera horiek guztiak egokiak badira ere, Elhuyarren gomendioa hau da:

Adizlaguna denean «-tzat» hobestea: 

  • Amarentzat prestatu dut afaria.

Izenlaguna denean, aldiz, «-tzako» erabiltzea: 

  • ​​​​​​Amarentzako afaria prest dago.

 

#ElhuyarrenGomendioak

Gomendio-zerrenda

Hitz-jolasa