"Oraindik orain" ez da "Oraindik (ere)"

Oraindik orain esapideak duela gutxi edo arestian esan nahi du:
Ikus ditzagun adibide batzuk:
Baina ez da adiera horrekin erabiltzen beti.
Hona hemen bestelako adibide batzuk:
Zuzenak al dira adibide horiek? Ikus dezagun zer dioten hiztegiek:
oraindik orain
adb. Oraintsu, duela gutxi. Ik. arestian. Oraindik orain agertu den artikulu batean. Ez dago ahazterik aurrerapen horiek aldi igaroetan dutela erroa, batez ere oraindik orain, atzo esan dezakegu, euskaraz mintzatzen ahalegindu ziren idazle eta bertsolariengan. Oraindik orain eta orain bertan. || Jakintza hau oraindik oraingoa baita.
Hace poco, recientemente
Oraindik orain agertu den artikulu batean: en un artículo aparecido recientemente
ORAINDIK ORAIN.
(G-azp-goi-to; oaindik oain G-azp). Ref.: A; Gte Erd 241; ZestErret. "Recientemente" A. Oraindik orain emen egon da (G-azp-goi), oraindik orain ezkondu da (G-azp) Gte Erd 241. Cf. ORAINDINO ORAINTSU.
Oraindik orain argitaratu duen itzkribu-lan adiragarrian. EE 1884a, 137. Ango gauzen berri ederki dakien batek oraindik orain egin ditu iru galdeera auek. A Ezale 1898, 44a. Azpeitiyan e señale batzuk / oraindik orain bota ginduan. EusJok 102. Santa Teodosi inguruko arzulo batean oraindik-orain agertu diran lur-ontziak. JMB ELG 66. Oraindik orain Mixio guzien zaindari izendatu digu Eliza Amak. MAtx Gazt 102. Oraindik orain, atzo, / beste ertzean nengoan. Gand Elorri 112. Oraindik orain periodikuak ekarri zuten. EgutAr 21-11-1965 (ap. DRA ). Oraindik-orain, Mujikaren [...] bertsoak entzuten nengoala. Insausti 23. Oraindik orain, esaten zidan euskaldun ez den batek [...]. MIH 122. Milango Corriere della Seran azaldu da, oraindik orain, Salvador de Madariagaren artikulu bat. Ib. 270. Oraindik orain eman digu ahalegin horien berri Lafitte jaunak. MEIG II 33.
Aitortu behar dugu Orotarikoan bertan badirela salbuespen bat edo beste:
Etxahun baserria oraindik-orain zutik dago.
Dena den, bakanak dira, eta egile berarenak guztiak.
Beraz, hiztegiek diotenari eta erabilerari begiratuta —bizi-bizirik dago oraindik eremu batzuetan—, badirudi ez dagoela zalantzarik: “oraindik orain” ezin da erabili “oraindik (ere)” adierazteko.
Halaxe jaso dute Berriaren Estilo Liburuan ere:
Beraz, honela zuzenduko genituzke goian emandako adibideak (ezkerreko zutabean, okerreko esaldiak daude, eta eskuinekoan, zuzenduak):
|
*Oraindik orain ez dago garbi zer gertatu den
|
Oraindik ez dago garbi zer gertatu den
|
|
Euskararen arazoa da (…) *oraindik orain ez dela ofiziala euskararen lurralde osoan
|
Euskararen arazoa da (…) oraindik ez dela ofiziala euskararen lurralde osoan
|
|
Eskola, herria bezala, euskalduna da; gure eremuan gazteleraren presentzia handitu den arren, *oraindik orain, euskara da eguneroko hizkuntza.
|
Eskola, herria bezala, euskalduna da; gure eremuan gazteleraren presentzia handitu den arren, oraindik euskara da eguneroko hizkuntza.
|