Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera, aditzaren era burutuaren ondoren erabiltzen da ahala, ez aditz jokatuaren ondoren: *hurbiltzen zaren ahala desberdintasunak agertzen hasten dira → hurbildu ahala desberdintasunak agertzen hasten dira. EIMAk Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanean ere aipatu du gaia (62-63 or.)