Laguntza

Ze abantaila du erregistratzeak?

Elhuyar hiztegien webgunean erregistratzen bazara, hiztegi-kontsultaz gain, beste onura hauek izango dituzu:





  • Android gailuetarako hiztegia doan (eu <-> es)

  • Kindle irakurgailurako hiztegia doan (eu -> es)

  • Ohiko hiztegi-kontsultez gain, eduki eta zerbitzu berriak:



    • Hitzei buruzko ohar osagarriak (arauak, erabilera...)

    • Hitzekin erlazionatutako kanpo-esteka interesgarriak

    • Zure hitz gogokoen zerrendak osatzeko aukera

    • Zure bilaketen historia berreskuratzeko aukera

    • Elhuyar Web Corpusean zuzenean adibide gehiago kontsultatzeko aukera

    • Gramatika-atal osatua, euskaraz idazteko laguntza-moduluekin

  • Hizkuntza-kontsultak egiteko zerbitzua, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako lankideek erantzungo dituztenak.

Nor erregistra daiteke

Elhuyar hiztegia euskara-gaztelania/castellano-vasco (4. edizioa) edo Elhuyar hiztegi txikia euskara-gaztelania/castellano-vasco (4. edizioa) paperezko hiztegietako bat erosi duen edozein erregistratu daiteke; bai norbanakoak bai erakundeak. Erosi duzun hiztegi bakoitzeko behin erregistratu ahal izango zara, eta erregistroa egin ondoren, bi urteko harpidetza izango duzu.

Hiztegia erosi nahi duzu? Zoaz Elhuyar edizioen gunera

Nola erregistra naiteke

Zoaz Erregistroa atalera eta bete bertan azaltzen den formularioa.

Zein da erregistro-kodea

Erregistratzeko formularioan erregistro-kodea eskatzen zaizu. Erosi duzun hiztegiaren lehenengo orrian aurkituko duzu erregistro-kodea.

Erregistratua nago baina erabiltzaile-izena ahaztu dut

Erabiltzaile-izena ahaztu baduzu jarri gurekin harremanetan.

Erregistratua nago baina pasahitza ahaztu zait

'Pasahitza ahaztu zait' aukera sakatu eta idatzi zure helbide elektronikoan. Helbide elektroniko horretan jasoko duzu zure pasahitz berria.

Erregistratua nago baina nire datuak aldatu nahi ditut

Elhuyar hiztegiak webgunean goian eskuinaldean 'Hiztegia erosi duzu? Sartu zure gunean' aukera sakatu eta zure gunean sartu. Horretarako, sartu zure erabiltzaile-izena eta pasahitza. Zure gunean zaudela, ezkerreko aldean 'Nire gunea' atalean Nire kontua sakatu.

Harremanetarako

Gurekin harremanetan jartzeko idatzi helbide honetara: hiztegiak@elhuyar.com

Harpidetza utzi nahi dut

Harpidetza utzi nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.