Nor gara

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia

Hizkuntza-zerbitzu integrala

Gure xedea da euskara garatzeko hizkuntza-baliabide, -tresna eta -zerbitzuak sortzea eta eskaintzea. Bezeroaren hizkuntza-beharrak osotasunean hartu eta kalitateko hizkuntza-zerbitzu integrala ematea dugu helburu.

Elhuyarrek bere sorreratik beretik jardun du euskara gizarte-premia berrietarako lantzen. Jakintza eta esperientzia horretan bermaturik, apustua kalitatea da, xede argi baten mesedetan betiere: euskara komunikazio-hizkuntza izatea gizartean.