...nika eszenaz ditudan oroitzapenak dira oso giro underground batekoak. "La Ruta del Bacalao"-rekin gertatu zen antzerako zerbait. Soinu aldetik mugimendu interesgarria izan zen, baina pixkanaka masifikatu eta estigmatizatu egin zen. Jendea guztiz drogatuta joan ohi zen diskoteka batetik bestera kotxez, eta noski, asko hil ziren errepidean. Hor sortu ziren Chimo Bayo bezalako ikonoak. Batzuentzat jeinu bat da, eta besteentzat kontrakoa. Baina giro hartan Kraftwerken eragin handia zegoen, adibidez. Eta aztertzen baduzu ikuspegi artistiko batetik, drogen auziaz harago, soinu oso interesgarriak sortu ziren, eta baita espazio komunitario oso sendoak ere.