Aplikazio honen bidez, zure ordenagailuko edozein programatatik euskara, gaztelania, frantses edo ingelesezko hitzak kontsultatu ditzakezu Elhuyar hiztegietan. Horretarako, kurtsorearekin hitza hautatu, eta bi agindu hauek segidan sakatu behar dituzu: [Ctrl + C] eta [Ctrl + zuriune-barra]. Hala, hitz horrekin lotuta Elhuyar hiztegietan dagoen informazioa azalduko zaizu leiho berri batean.
Aplikaziotik irteteko [Ctrl + zuriune-barra] edo [Esc] sakatu beharko duzu.
Mac OS sistema eragilearen kasuan, tekla-konbinazioak hauek dira: [Cmd (⌘) + C] eta [Cmd (⌘)+ B], eta aplikaziotik irteteko [Cmd (⌘)+ B] edo [Esc]