Era berean, garrantzitsua da ekipajetik irteten den ezer ez egotea, erortzen baldin bagara ehuna urratu egingo delako. Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat alportxetan pisua behar bezala banatzea da, bestela arazoak izango baititugu bihurguneetan oreka mantentzeko. Zamaren gehieneko zabalera osoa ez da izango 1 m-tik gorakoa –hau da, 0,5 m albo bakoitzean–, eta ez da 0,25 m-tik gora irtengo bizikletaren aurretik edo atzetik.>
www.gipuzkoabizikletaz.net