eu > es
1 adb. en situación de necesidad, necesitado, -a
beharrean dago eta lagundu egin behar zaio: está necesitado y hay que ayudarle
2 postp. (aurretik izen mugagabea, izenlaguna edo aditza era burutuan duela, eta gehienetan egon, izan, aurkitu aditzekin) en la necesidad de, necesitando; a falta de, por falta de
lo beharrean dago: necesita dormir
nire beharrean bazaude, deitu: si me necesitas, llámame
janariaren beharrean daudenei laguntzea: ayudar a los que están necesitados
3 (aditzaren era burutuaren ondoren, askotan egon, izan, aurkitu aditzekin) debiendo, teniendo que, en la obligación de
lan batzuk egin beharrean nago: tengo que hacer unos trabajos
zigorra ezarri beharrean aurkitu nintzen: me vi en la obligación de imponerle una sanción
4 (aditzaren era burutuaren ondoren) en vez de, en lugar de
konpondu beharrean, hondatu egin du: en vez de arreglarlo lo ha estropeado
5 (aditzaren era burutuaren ondoren) a punto de
burua lehertu beharrean dut: tengo la cabeza a punto de estallar
barrez ito beharrean: a punto de morirse de risa