Euskaltzaindiaren arabera Euskaltzaindiaren araua, 39, gonbidatu aditzak NOR-NORK eskatzen du eta ez NOR-NORI-NORK. Erabilerak, bai literaturaren tradizioan eta bai gaur egun ere, horrela adierazten du: *Kafe bat hartzera gonbidatu zion → kafe bat hartzera gonbidatu zuen