Asko zabaltzen ari da -i dagokionean egitura 'en lo que respecta a' edo 'como corresponde a' adierekin erabiltzeko joera. Baina Euskaltzaindiak EGLU-VI lanean (81-82 or.) argi uzten du dagokionean egiturak denborari egiten diola erreferentzia, eta -i dagokionez dela egitura egokia aipatutako adieretarako: *eguraldiari dagokionean, bihar elurra egingo du → eguraldiari dagokionez, bihar elurra egingo du. Hiztegi Batuan ere nabarmendu du bi egituren arteko aldea. Bestalde, EIMAk Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanean ere landu du gaia (61 or.)