EIMAk Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanean gogorazten duenez (144 or.), batzuken pluraleko atzizkia, kasu instrumentalean, batzuez da, ez *batzuetaz: *kongresuan beste gauza batzuetaz hitz egiten da → kongresuan beste gauza batzuez hitz egiten da. Hala ageri da Euskaltzaindiaren 12. arauan ere (Euskaltzaindiaren araua, 12)