Europak kohesioa behar du gai horretan eta emakumeen berdintasuna defenditu behar du, eta bere nortasunaren ezaugarri utziezina izan behar du horrek. Izan ere, gertaera batzuk etorriko dira, hala nola Islama Europako lurralde askotan zabaltzea eta Turkia (islamiar herrialdea eta 70 milioi biztanle baino gehiago dituena) Europako Batasunean sartzeko aukera gero eta hurbilagoa. Gertaera horiek erronka berriak ekarriko dituzte sexuen arteko berdintasunaren politikarekin aurrera jarraitzeko.>
www.euskonews.com