Elhuyar Hiztegia

es > eu

cual

Partekatu sareetan:

  • 1  pron. -ena (aposizioan); zein(a) (eta kidekoak)... bait-, zein(a) (eta kidekoak)... -(e)n; bait-; eta hau/hori/hura, eta han/bertan (eta kidekoak) (emendiozko juntadura-perpausa)

    tiene un tío en América, el cual está casado con una famosa escritora: Ameriketan osaba bizi du, idazle ospetsu batekin ezkonduta dagoena

    los hombres, los cuales venían cansados, entraron en casa: gizonak, nekatuak baitzetozen, etxean sartu ziren

    llegamos a una extensa llanura, desde la cual se divisaba el mar: lautada zabal batera iritsi ginen, eta bertatik itsasoa begiztatzen zen

    es un tema delicado, en torno al cual no quiero hacer declaraciones: gai labaina da, eta horri buruz ez dut ezer esan nahi

    la remodelación industrial es una condición fundamental, sin la cual no es posible hablar de recuperación económica: industria-birmoldaketa nahitaezko baldintza da, eta hura bete gabe ezin da ekonomia suspertzeaz hitz egin

    se ha producido un empeoramiento de su enfermedad, en vista de lo cual creemos necesario realizar la operación: gaixotasunak okerrera egin du, eta hori kontuan hartuta ebakuntza egin beharra dagoela uste dugu

    hemos instalado un nuevo sistema de seguridad en la fábrica, por medio del cual se podrán evitar accidentes y averías: lantegian segurtasun-sistema berria ezarri dugu, zeinen bitartez istripuak eta matxurak ez gertatzea lortuko den

  • 2  pron. bata..., bestea...; batzuk..., besteak...; (honako) honek..., (harako) hark...

    todos ayudaban, cual poniendo los platos, cual trayendo los vasos: denek laguntzen zuten, batak platerak jartzen, besteak edalontziak ekartzen

  • 3  adv. bezala(xe), legez; -en antzera; iduri

    huye cual animal herido por el cazador: ehiztariak zaurituriko basapiztiaren antzera doa ihesi