EIMAk Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanean argitzen duenez (141 or.), -en bat gutxi gorabeherako kopurua adierazteko erabiltzen denean, eta aurretik duen zenbatzailea mila edo milioi hitzez osatuta dagoenean, bi osagaien artean sartzen da: seiren bat mila hildako izan ziren