Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Alduna delarik, herrialdeko kultur ondarea ezagutarazteak daukan garrantzia azpimarratu nahi du. Horretarako, noski, ondare hori “txukundu” egin behar da, erakargarri bihurtu behar da munduaren begien aurrean, eta horretan ari da Greavesek zuzentzen duen Aldundiko saila. Horrek, jakina, turismoarekin zerikusi zuzena dauka, Bizkaian nahiz EAE osoan administrazioak kultur ondarea aukeratu duelako kanpotarrentzako amu nagusitzat, Kultur Aldunak berak elkarrizketa honetan azaldu digunez.>
www.euskonews.com
La actual Diputada de Cultura de la Diputación Foral de Bizkaia subraya la importancia del dar a conocer el patrimonio cultural del país, aunque previamente deba ser "aderezado" para resultar atractivo a los ojos del mundo. Ésta es, precisamente, la misión del Departamento Foral que Greaves dirige, una tarea directamente vinculada al turismo, ya que, como la propia Diputada de Cultura nos señala, las Administraciones tanto vizcaína como vasca han optado por el patrimonio cultural como incentivo para atraer a los extranjeros.
www.euskonews.com