Apirilean hauteskundeak izango dira EAEn.
Deialdia egin du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta hedabide guztietan agertu da albistea. Lagun arteko elkarrizketetan ere ohiko mintzagai dugu egunotan, baina ondo ari al gara?
Gaztelaniaz, Urkullu convoca elecciones edo antzeko zerbait esango zuten, seguru asko. Eta euskaraz? Seguru nonbait irakurri duzula *hauteskundeak deitu dituzte. Kontuz!
Hona hemen hori esateko modu egokiago batzuk:
Eta ez dago zertan deitu aditza erabili:
Modu ugari daude egoera deskribatzeko, baina, deitu aditza erabiltzekotan, beti erabili beharko genuke -era deitu egitura, beste kasu hauetan bezala: bilerara deitu, grebara deitu, elkarretaratzera deitu… (eta ez *bilera deitu, *greba deitu, *elkarretaratzea deitu…).