Euskararen ondare lexikaleko hitzetan, ez dago w letraz amaitzen den hitzik. Uve bikoitza euskal alfabetoko letra da, baina ez da erabiltzen ohiko euskal hitzak idazteko. Hala ere, euskal testuetan badira amaieran w letra duten kanpoko hitz arrunt batzuk (bungalow, chow-chow, crow, overflow, interview, show, know how). Bestalde, badira kanpoko leku-izenak (Heathrow, Glasgow, Wrocław, Kew) edo pertsona-izenak edo abizenak (Andrew, Matthew, Bartholomew, Bolesław; Winslow, Woodrow) edo siglak (PAW) amaieran uve bikoitza dutenak.
Horrelako hitzei kasu-marka jarri behar diegunean (NON, NORA, NONGO, NOREN…) zalantza sortu ohi da: zer da amaierako w hori, kontsonantea (b edo v bezala) edo bokala (u bezala)?
klub (klubean, klubera, klubeko…); Kiev (Kieven); Romanov (Romanoven)
buru (buruan, burura, buruko…); Arbizu (Arbizun); Peru (Peruren)
Kasu-marka jartzeko orduan, idatzizkoan, ez da kontuan hartu behar nola ahoskatzen den, baizik eta zer letra dagoen hitzaren amaieran. Adibidez, Calais leku-izena eta Shakespeare abizena Calaisen (NON) eta Shakespeareren (NOREN) idazten dira, nahiz eta [kalen] eta [xekspirren] esan. Honela dio Euskaltzaindiaren 184. arauak (Erdal hitzen deklinabidea):
Eta amaierako w letrari dagokionez, hau dio arau horrek:
Beraz:
bungalowan gelditu da; bungalowraino lagundu nion, bungalowko atea.
(eta ez: bungalowean, bungaloweraino, bungaloweko)
Glasgown bizi da; Glasgowraino iritsi zen bidaian; Glasgowtik abiatu da.
en, Glasgoweraino, Glasgowetik)
(eta ez: GlasgowAndrewren liburuak; Andrewk ordaindu du; Andrewri ez zaio gustatzen.
(eta ez Andrewen, Andrewek, Andrewi)