
Maiz irakurtzen ditugu honelako esaldiak:
Gaztelaniazko «en ese sentido» edo frantsesezko «en ce sens» lokailuen kalko kaskar gisa sartu zaigu «zentzu horretan», eta barra-barra ageri da testu orokorretan, administraziokoetan zein dibulgaziokoetan, bai eta ahoz ere, ikus-entzunezko saio askotarikoetan ere. Euskara Batuaren Eskuliburuak jasoa du hori, eta honela azaltzen du zentzu sarreran:
Kontuan hartzea komeni da, beraz, eta «zentzu horretan» desegokiaren ordez hori dela eta, horren haritik, ildo horretan, orobat, -i dagokionez… baliatzea, betiere testuinguruari erreparatuta; beste batzuetan, berriz, testuinguruaren arabera, gaztelaniazko «en ese sentido»ren ordain egokiena ezer ez jartzea da, makulu-hitz edo betegarri huts baita maiz. Izan ere, ez dugu ahaztu behar ez ditugula hitzak itzultzen, ezta esaldiak ere, hitz edo esaldi horiek diotena baizik. Ez da guk esana, Miguel Sáenz gaztelaniazko itzultzaile handiak baizik, liburutxo mehe bezain gihartsu honetan: Traducción. Dieciocho conferencias magistrales y dos discursos de circunstancias.