Elhuyar Hiztegia

Ezin baita edozer eman

Gauza ederra da eskuzabaltasuna, baina «ematen den» guztia ez genuke ontzat hartu behar; esate baterako, koronabirus-kasuak, hildakoak…

«Eman» aditzak adiera asko ditu euskaraz; Euskaltzaindiaren Hiztegiak, adibidez, 14 jasotzen ditu. Bada, ordea, testuetan agertzen den adiera bat Euskaltzaindiak berariaz gaitzetsia duena, eta pandemia baten gisa zabaldu dena. DRAEren arabera gaztelaniazko «dar» aditzak duen 49. adiera:

Image
DRAE

Ohar hau ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian, eman sarreran:

Image
EH eman oharra

Eta hara zer dioen Euskara Batuaren Eskuliburuak ere:

Image
EBE eman

Hortaz, ez dira zuzenak euskarazko hedabideetatik azkenaldian jasotako adibide hauek:

*3 hildako eta 9 positibo berri eman dira Hego Euskal Herrian.

*Guztira 5.137 PCR kasu eman dira koronabirusaren pandemia hasi zenetik.

*Bezperako datuekin alderatuta, beste 399 kasu eman dira azken 24 orduetan.

*Araban berriz, 444 kasu eman dira, eta 191 lagun daude ospitalean.

*Izan ere, gaitza hasi zenetik, atzo izan zen positiborik gehien eman den eguna. Azken 24 orduetan 106 mila kasu eman dira.

Adi, beraz. «Eman eta zabal zazu», bai, baina, ematekotan, ez edozer! :-))

 

#ElhuyarrenGomendioak

Gomendio-zerrenda