Gaixotasun batzuk izendatzean, gaitzak identifikatu zituzten ikertzaileen izenak baliatzen ditugu maiz. Esate baterako:
Nola idatzi erabakitzerakoan, ordea, zalantzak sortzen zaizkigu askotan. Alzheimerren gaixotasuna? Alzheimer-en gaixotasuna? Alzheimerra?
Batetik, izenari kasu-markaren atzizkia lotzeko, zilegi da marratxoa baliatzea zein ez baliatzea. Euskaltzaindiak 184. arauan (Erdal hitzen deklinabidea) esana du estilo-irizpide bat dela eta, beraz, aukerakoa dela. Hori bai, testuaren barne-koherentziari eusteko, komeni da irizpide berari jarraitzea beti.
Bestalde, gaitzik ezagunenen izenak laburtzera jotzen dugu; esate baterako, Alzheimerren gaixotasuna edo Parkinsonen gaixotasuna idazten dugu (edo, nahiago badugu, marratxoz, Alzheimer-en gaixotasuna eta Parkinson-en gaixotasuna, hurrenez hurren), baina baita alzheimerra eta parkinsona ere (halaxe ageri dira Euskaltzaindiaren Hiztegian, esate baterako). Hau da, pertsona-izen batekin osatutako gaitz baten izena izen arrunt bihurtzen dugu. Izen bereziak letra larriz idazten ditugu (Alzheimerren gaixotasuna), baina arruntak letra xehez (alzheimerra). Hala dago jasota, besteak beste, Alfontso Mujikak idatzitako Letra larriak idazteko irizpideak lanean:
«Halakoak, izen arrunt diren aldetik, hiztegietan agertzen dira eta letra xehez idazten. Adibideak: Gure aitona alzheimerrak jota dago. Estatu Batuetan, parkinsona sendatzeko botikak sortu nahi dituzte» (29. or.)
Beste kontu batek ere sor dezake zalantza: gaixotasun?, gaitz?, eritasun? Zein erabili beharko genuke? Nahi duguna, hirurak baliokide baitira. Beraz, Alzheimerren (edo Alzheimer-en) gaixotasuna / gaitza / eritasuna.
Laburbilduz, gaitz batzuen izenak idaztean, zenbait konturi erreparatu behar diegu: