Garai batean asko zabaldu ziren *merkatal eta *nekazal hitzak, baina desegokiak dira bi-biak.
Beraz, nola adierazi behar ditugu euskaraz erdaretako bi adjektibo erreferentzial hauek?
Merkataritza(-), komertzial, *merkatal(-)
Funtzio gramatikalaren arabera, bi hitz horiek dira egokiak:
Merkataritza izenari dagokionez, sarrera hauek daude jasota Euskaltzaindiaren Hiztegian:
merkataritza(-)zentro (*merkatal zentro)
merkataritza(-)gune (*merkatalgune)
merkataritza(-)erregistro
merkataritza(-)nabigazio
merkataritza(-)ontzi
merkataritza(-)sozietate
Elhuyar Hiztegian, horietaz gain, beste hauek ere badaude:
merkataritza(-)ganbera (*merkatal ganbera)
merkataritza(-)zuzenbide (*merkatal zuzenbide)
Komertzial adjektiboari dagokionez, berriz, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adibideetan termino hauek ageri dira:
irizpide komertzial
iragarki komertzial
film komertzial
firma komertzial
produkzio komertzial
Horietako batzuetan, merkataritza(-) ere aukeran egon liteke:
irizpide komertzial
merkataritza(-)irizpide
Baina ez denetan:
film komertzial
*merkataritza(-)film
Nekazari(-), nekazaritza(-), landa(-), baserri(-), *nekazal(-)
*Nekazal(-) erroa ez da arauzkoa hitz-elkarketa berriak egiteko.
Beraz, hau da era honetako hitz-elkarteak egiteko modu egokia (marratxoz lotuta zein bereiz):
nekazari(-)kooperatiba (*nekazal kooperatiba)
nekazaritza(-)aro (*nekazal aro)
landa(-)turismo, baserri(-)turismo, nekazaritza(-)turismo (*nekazal turismo, *nekazal etxe)
nekazari(-)sindikatuak, nekazarien sindikatuak (*nekazal sindikatuak)
Euskaltzaindiaren Hiztegian, sarrera hauek daude jasota:
nekazaritza(-)eskola
nekazaritza(-)sektore
nekazaritza(-)turismo
Adibideetan, berriz, hitz-elkarte hauek aurkitu ditugu:
nekazaritza(-)ministro
nekazaritza(-)ekoizpen
nekazaritza(-)lan
nekazaritza(-)produktu
nekazaritza(-)sistema
nekazaritza(-)ustiategi
Nekazalgo izena ere jasoa dago Euskaltzaindiaren Hiztegian, baina horixe da salbuespen bakarra:
nekazalgo
iz. naf. Nekazaritza, nekazariaren lana. Nekazalgoa lan gogorra da. Nire osaba nekazalgoan ari da.
-al hitz-bukaerakoari buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.