Elhuyar Hiztegia

Noiz utzi behar da zuriunea sinboloaren eta zenbakiaren artean eta noiz ez?


Zenbakiekin aritzen garenean, aritmetikan adibidez, eragiketak egiten ditugu askotan, eta sinboloak erabiltzen ditugu eragiketak adierazteko. Adibidez, + (gehi) eta  (ken) sinboloak erabiltzen ditugu batuketak eta kenketak egiteko. Sinbolo horiei eragile deritze. Zehazki, eragile bitarrak dira, bi entitate matematikoren artean erlazio bat edo eragiketa bat ezartzen dutelako.
Eragiketa aritmetikoetan, zuriunea utzi behar da zenbakiaren (edo aldagaiaren) eta eragilearen artean. Honela:

3 + 2 = 5     (hiru gehi bi berdin bost)

7 – 3 = 4     (zazpi ken hiru berdin lau)

Eta ez honela:

3+2=5

7–3=4

Baina + eta sinboloak ez dira batuketa eta kenketetan bakarrik erabiltzen. Zenbaki bat positiboa edo negatiboa dela adierazteko ere baliatzen dira. Funtzio hori betetzen dutenean, + sinboloari plus deritzo, eta sinboloari minus. Kasu horretan, sinbolo horiek ez dute erlazio bat edo eragiketa bat ezartzen bi entitateren artean, baizik ondoan duten zenbakiari edo adierazpenari bakarrik eragiten diote (eragile unario deritze). Kasu horretan, zenbakiari loturik idazten dira, tartean zuriunerik utzi gabe. Honela:


+15      (plus hamabost, zenbaki positiboa)
–5        (minus bost, zenbaki negatiboa; –5 °C ko tenperatura; –% 1eko hazkundea)

Eta ez honela:

+ 15
– 5; – % 1

Eta desberdintasuna adierazten duten > (handiago) eta < (txikiago) sinboloek ere jokabide bikoitza dute, + eta   sinboloek bezala.
Zuriunea behar da bi zenbaki edo adierazpideren artean daudenean:

a > b; 7 > 5    (a handiago be; zazpi handiago bost)
(irakurketa naturalean: a handiagoa da be baino; zazpi handiagoa da bost baino)
a < b; 5 < 7    (a txikiago be; bost txikiago zazpi)
(irakurketa naturalean: a txikiagoa da be baino; bost txikiagoa da zazpi baino)

Eta zuriunerik gabe idazten dira bi zenbaki edo adierazpideren artean ez badaude:

<2500    (2500 baino gutxiago)
3001>    (3001 baino gehiago)
 

#ElhuyarrenGomendioak

Gomendio-zerrenda

Hitz-jolasa