Azkenaldian albiste dugu Europako ekialdeko herrialde bat, eta modu batera baino gehiagotara ikusten eta entzuten dugu haren izena: Ukraina, Ukrainia, Ukrania…
Ingelesez eta frantsesez Ucraine da izena, eta Ucrania gaztelaniaz. Eta, dirudienez gaztelaniaren eraginez, tarteko -i- horrek zalantza eragiten die zenbaiti.
Euskarazko forma arautua Ukraina da, eta halaxe ageri da Euskaltzaindiaren 38. arauan (Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak).
Hango herritarrei ukrainar deritze, eta ukrainera dute hizkuntza ofiziala. Ukrainako hiriburua Kiev da, eta hiriburuko herritarrak, berriz, kievtarrak.